GAKOAK | 2020-04-02

Euskal Herrian 555 pertsona hil dira koronabirusagatik, eta guztira 10.022 lagunek eman dute positibo. Iñigo Urkulluk azalpenak eman ditu Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorrean, eta "gardentasunez" jokatu duela azpimarratu du. Oposizioak, baina, hori bera egotzi dio, gardentasun falta, alegia. Bestalde, LAB sindikatuak adierazi du bide penala ireki duela hainbat enpresaren aurka, zenbat langileren osasun baldintzak urratzeagatik. Hemen bildu ditugu gaurko albiste nagusiak.

Zerikusia duten artikuluak