Gakoak

Estitxu Garai: "PSN ideologia oso kolonialista, supremazista eta linguizida batetik dator"

Nafarroako euskararen legeak "eremu ez euskaldun" gisa definitzen duen horretan euskara ez du meritu gisa aintzat hartu nahi Foru Gobernuak. Hala baieztatu du aste honetan Maria Txibite lehendakariak berak. Jarrera hori ulertzeko PSNren ibilbideari erreparatu dio Estitxu Garaik.

Horrez gain, Gasteizko legebiltzarrak ustelkeriaren aurkako bulego independente bat martxan jartzearen aurka EAJ eta PSEk emandako botoei buruz eta lehen sektorea pairatzen ari den egoera ekonomikoari buruz ere jardun dugu.

Eguzki Urteaga: "Euskararen presentzia nahiko urria da lanbide heziketan"

Behatokiak lanbide heziketan euskararen presentzia zein zen jakiteko ikerketa bat egin du, eta horren emaitzak errepasatzen ekin diogu gaurko analisiaren tarteari Eguzki Urteagarekin. derrigorrezko hezkuntzan eta unibertsitatean gure hizkuntzak duen presentziarekin alderatuta egoera oso bestelakoa da lanbide heziketan.

Unibertsitateak aipatuta, IkerGazte kongresuari buruz ere jardun dugu. Euskaraz egiten den ikerkuntza lanaren maila goraipatu du Urteagak baina aldi berean azaldu digu euskal erakundeek ez dituztela nahikoa baloratzen euskarazko ikerketa lanak.

Peruko hauteskundeen emaitzak aztertuz amaitu dugu gaurko tartea.

Ane Urkiri: "Bi jardunaldiren faltan eskuratu dute salbazioa eibartarrek"

Asteburuak kiroletan emandakoaren errepasoa egin dugu Ane Urkiri kazetariarekin. Buruz buruko txapelketan hirugarren postua eskuratzeko partidaren emaitzari buruz, emakumezkoen futboleko lehen mailan euskal taldeek lortutako emaitzei buruz, eta Paluine Ado surflariak Tokioko joko olinpikoetarako lortutako sailkapenari buruz hitz egin digu besteak beste.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image