Gakoak

Iñigo Aduriz: "Aurrekontuak onartu izanak arnasbide bat ematen dio Gobernuari"

2021eko Espainiako aurrekontuak onartzeko lehen bozketa egin da gaur Madrileko Kongresuan. Inbestiduran baino aldeko bozka gehiago lortu ditu koalizio gobernuak. Madrildik bertatik Iñigo Aduriz kazetariak azaldu digu aurrekontuak onartu izanak arnasbide bat ematen dio Gobernuari. Horrez gain, Botere Judizialaren Kontseilu Orokorra berritzeko dagoen blokeoari buruz ere jardun dugu.

Eguzki Urteaga: "Frantses herritarren %16ak hizkuntza diskriminazioak jasan ditu"

Gaur hil den Valéry Giscard d'Estaing presidente ohi frantziarrari buruz hizketan ekin diogu gaurkoari Eguzki Urteagarekin. Horrez gain, estatu frantziarrean ematen den hizkuntza eta azentu diskriminazioari buruz ere hitz egin dugu, eta baita zientzia arloan ere euskara erabiltzearen garrantziari buruz ere.
hamaika telebista

Image