Image

Emakumea ardatz

Emakumea Ardatz | Haizea Fernandez Gomez, epaile arraunean

Gipuzkoako arbitroen presidentea da duela bost urtetik, eta Eusko Label eta Euskotreneko epaileekin batera TKEko gizonezkoen eta emakumezkoen Ligak jokatzen ditu.

Zortzigarren denboraldia du arrauneko epaile gisa, eta aitaren grinak kutsatuta iritsi zen. «Bere bizitza da», dio.

Alebinetan hasi zen arraunean – «oso neska gutxi ginen», gogoratzen du– eta, urte batzuen ondoren, itsasontziz aldatu eta arbitrajean aritu zen.

Aitortu duenez, «arrauna bizitzeko beste modu bat da... Baina une zailak izan arren, lotu ere egiten du».

Emakumea ardatz | Pilar Kaltzada

Pilar Kaltzada komunikatzaileak helduek gazteenei barkamena eskatu behar dietela azpimarratu du, ”helduek ez dutelako euren esku zegoen guztia egin” eta askotan gazteenei “leporatu” zaielako helduek egiterik izan ez dutena. Kaltzadak aurrera egiteko deia egin die gazteenei, "barkamenik eta baimenik eskatu gabe, egiten ari diren bidetik".

Emakumeak ardatz | Esti Linares

Esti Linares zientzialariarekin pandemia garaiaz eta konfinamenduak ekarri dituen ondorioez hitz egin dugu ‘Emakumea Ardatz’ saioan. Pandemia garaian emakume eta egoera desberdinetako pertsona asko errekurtsorik gabe geratu direla azpimarratu du: “Etxea espazio segurutzat genuen baina hainbat emakume eta egoera ezberdinetako jendea errekurtsorik gabe laga ditugu eta honek ñabardura asko laga ditu”.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image