Durangoko azoka

Txikipedia aurkeztu dute Durangoko Azokan, gaztetxoei zuzendutako euskarazko entziklopedia

Durangoko Azokaren hirugarren egunean, Txikipedia proiektua aurkeztu dute Kabia esparruan. 8 eta 13 urte bitarteko umeei zuzendutako euskarazko entziklopedia da eta modu ulergarrian hainbat arlotako ezagutzak zabaltzeko helburua dauka, beti ere, euskaraz baliatuta. Hasiera fasean badago oraindik ere, webguneak jasotzen dituen bisita kopuruak gora egiten du egunetik egunera. Horretaz gain, aukera izan dugu sortzaile gehiagorekin egoteko eta gertutik ezagutzeko azokara ekarri dituzten lanak.

Durangoko Azokaren arrakasta azpimarratu dute antolatzaileek

Amaitu da aurtengo Durangoko Azoka eta Gerediaga Elkartetik, Nerea Mugikak balorazio positiboa egin du Hamaika Telebistako mikrofonoetan. Horrekin batera, Koldo Otamendi lankidea Aneguria eta Gatibu-rekin egon da, Alaine Agirre idazlea elkarrizketatu dugu, Kataluniako prozesu independentistaren inguruan Txema Garciak eta Ramon Zallok plazaratutako liburua izan dugu hizpide eta mugimendu feministako kide Mireia Delgadorekin batera egon gara baita.

Throwing Voices: Uxue Alberdi eta Rachel Newton

Landako Guneko areto nagusian, Uxue Alberdi idazle eta bertsolari elgoibartarrarekin batera, Rachel Newton harpa-jotzaile eskoziarra elkartu ziren "Throwing voices" egitasmoaren baitan. Abuztuan Eskozian izandako literatur topaketari segida emanez, Newton-ek eta Alberdik bi kulturen arteko uztarketa osatu zuten. Besteak beste, gaelikoz idatzitako olerkiekin.

Durangoko Azokak kasik 6 milioi eurotako inpaktu ekonomikoa eragiten du Durangon

Aurreko urteetan baino bisitari gehiago erakarri ditu Durangoko Azokaren 54. edizioak. Gerediagak eta Saidecok elkarlanean osatutako ikerketaren arabera, Durangoko Azokak 5,8 milioi eurotako eragin ekonomikoa uzten du herrian zein eskualdean. Bataz beste, Landako Gunearen baitan 49 eurotako gastua egiten dute bisitariek.

Gogoetaren plaza | 'Euskara integrazio hizkuntza: zer diote euskaldundutako euskal herritar berriek?'

Gogoetaren plaza | 'Euskara integrazio hizkuntza: zer diote euskaldundutako euskal herritar berriek?' mahaingurua izan da. Onintza Iruretak gidatuta, Tarana Karim Azerbajainen jaio eta Tolosan bizi den emakumeen eta elkarbizitzaren aldeko aktibista, Bouba Diouf Senegalen jaio eta Bilbon bizi den kale-saltzaile eta sukaldaria eta Petra Elser Alemanian jaio eta Euskal Herriko txoko askotan bizi izan den otzultzailea eta euskara eta etorkinen intergrazioren aldeko ekintzaileak hartu dute parte mahainguruan.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image