Durangoko azoka

Aniztasuna ardatz, Durangoko Azokak ateak ireki ditu

Hasi da Durangoko Azokaren 53. edizioa Landako gunean. Urtero legez, euskal kulturgintzaren uztarik oparoena bertan bildu da, sorkuntza eta adierazpen kultural ezberdinak bilduz. Izan ere, aurten, #DAaskodira lemaren bidez, Gerediaga elkarteak Durangoko Azokaren aniztasuna islatu nahi izan du. Gaurtik eta igandera bitartean, milaka euskaltzale bertaratu dira, aurrenekoak ikastetxe ugaritako ikasleak izanik. Hamaika Telebistak jarraipen berezia egingo du eta honatx lehen saioa.

Durangoko Azokako sormen bekan euskal rol jokoaren "harrikada" saritu dute

Durangoko Azokaren bigarren egunean jakinarazi dute lehen sormen bekaren irabazlea zein proiektu izan den. Euskarazko rol joko baten proiektua saritu dute, ATOPIArpg izenekoa, eta Etzi Portu Maritimoa taldeak aurkeztutakoa. 15.000 euro jaso ditu talde horrek eta urtebete izango dute bertako kideek proiektua garatu eta 2019ko Durangoko Azokan aurkezteko. Aurtengo berrikuntza horri erreparatzeaz gain, hainbat euskal sortzaileren adierazpenak eta azokara hurbildutako herritarren hitzak jaso ditugu.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image