Bizib(h)erri | Perkatzenea sagardotegia
Bizib(h)erri
Larraun bailarako Madotz herrian, Perkatzenea sagardotegia bisitatu dugu Joseba Rubiorekin. Bera eta bere emaztea tafallarrak badira ere, Madotzeko etxea erosi eta bertan lan egiteko xedez, sagardotegia jarri zuten martxan.
Bertan dituzte sagarrondoak, eta beren xedea Nafarroako sagar barietateekin egindako lehen sagardoa ekoiztea da. "Antzinako eran" egin dute sagarrondoen landaketa zein sagardoen ekoizpena, eta prozesu guztiaz beraiek arduratzen direnez, urte osoan dute lana. Rubioren ustetan, horrek guztiak bihurtu du Perkatzenea sagardotegi, jantoki soil izatetik harago. Sagardotegia bisitatzeaz gain, sagardoa nola ekoizten duten ere erakutsi digute.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus webgunean eta Youtuben.

