Bizib(h)erri | Ameskoako Artaza kanpina
Bizib(h)erri
Ameskoako Artazako kanpin polit eta berezia ezagutu dugu saio honetan. Joseba Ossak bidaia berezi bat egin zuen gaztetan Europan barna, eta bidaia horretan, Finlandiaz eta batez ere bertako saunaren kulturaz maitemindu zen.
Horrelako leku bat jartzeko leku zoragarria iruditu zitzaion kanpina, eta aurrekoek egin zuten artisautza lanari segidan eman eta bazkide egin zen 2012an. Gaur egun, bertako kudeatzaile nagusia da, eta berarekin batera kanpinean barrena dauden leku gehiago deskubritu ditugu.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.


















