Bizib(h)erri | Ama-ur garagardo artisaua
Bizib(h)erri
Nafarroako Amaiur herrira joan gara, bertan dagoen Ama-ur garagardo artisauaren proiektua gertutik ezagutzera.
Antton Harispe da arduraduna, eta bera Parisen sortu bazen ere, bere amatxi amaiurkoa zen. Horregatik, lotura estua izan du beti herriarekin, eta hamar urte baino gehiago daramatza bertan bizitzen. Duela lau urte inguru jarri zuen martxan Ama-Ur garagardotegia, eta garagardoaren ekoizpen prozesua, erabiltzen dituen osagaiak eta elaborazio artisauaren xehetasunak azaldu dizkigu. Gainera, garagardo motak dastatzeko, eta bakoitzaren ezaugarriak ezagutzeko aukera ere izan dugu.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.


















