Sisiforen paperak, iragarritako itxiera baten kronika

'Sisiforen paperak' 'Euskaldunon Egunkaria'ren itxieran oinarritutako obra da. Harkaitz Canok idatzi du gidoia, eta Fernando Bernuesek zuzendu du. Hamarkada bat igaro da ordutik. "Euskaldunon Egunkaria"-rekin egin zutena gogoratu, argitu eta erreparatzeko alea jarri du "Sisiforen paperak" antzezlanak bai Euskal Herrian eta baita ere Madrilen. Dorleta Urretabizkaia aktorearekin, Ikerne Gimenez musikari eta eszenografoarekin eta Harkaitz Canorekin hitz egin dugu saio berezi hau osatzeko.