Milaka lagun izan dira euskararen 'Argia' Tuteran

‘Izan argi’ lemapean, euskararen uzta jasotzeko eguna izan da gaur Tuteran: urte osoko prestaketen ondoren, Nafarroa Oinez jaialdia ospatu dute, Argia ikastola anfitrioi lanetan dela, laugarrenez. Euskararen normalizazioaren mesedetan lan nekeza egiten dute bertatik eta, hala, «errespetua» eskatu dute Nafarroako hizkuntzarekiko.