Oihana Maritorenak Jone Amezaga dantzaria eta Koldo Soret musikaria elkarrizketatu ditu hilabete honetako Bikografiak saioan. Beren ibilbidea, artista lana eta beste kontu gehiago izan dituzte hizpide ordubete inguruko solasaldian.

Oihana Maritorenak Jone Amezaga dantzaria eta Koldo Soret musikaria elkarrizketatu ditu hilabete honetako Bikografiak saioan. Beren ibilbidea, artista lana eta beste kontu gehiago izan dituzte hizpide ordubete inguruko solasaldian.
AEK-k Pirritx, Porrotx eta Marimotots omendu ditu aurten, urte hauetan guztietan euskararen eta euskal kulturaren alde egindako lanagatik. Gure Zirkuaren karpan egin zioten omenaldi ederra, eta Euskal Herriko pailazorik ezagunenetakoen emanaldiaz gozatzeko aukera izan zen bertan. Ezin izan al zenuen bertan egon? Ikusi nahieran!
Zama doinuz arindu emanaldia Hamaika Telebistan. Amak, Bulego, Unidad Alavesa, Zelanda, Onki Xin, Modus Operandi taldeek eta Antton Telleriak, Mirari Martiarenak, Nerea Arriolak eta Joxe Aldasorok hartu dute parte ikuskizunean, besteak beste.
Ramon Agirre Lasarte aktorearen eta Miren Artetxe Sarasola bertsolariaren ibilbideak hizpide, Oihana Maritorenaren eskutik.
Iñaki Egaña historialariarekin Lazkaoko artxibategia ezagutzera hurbildu gara, ETAren 60 urteko ibilbidea agiri,afixa eta bestelako euskarri fisikoak bertan gordeta dituztelako.
Urriko bikografia saioan Andrea Astudillo Rivadas Arraun lagunakeko patroia eta Rakel Arenaza Acedo "Raitx" musikaria elkarrizketatu ditu Andoni Mutiloa Irazusta kazetaria eta antzezleak.
Hona hemen 'Izadi. Espetxean jaiotako atzera kontaketa’ dokumentala ikusgai. Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez preso politikoen alabaren egoera kontatzen du lanak. Izadi espetxean jaio, eta espetxean bizi da, eta zazpi hilabete barru espetxetik atera beharko du, bere gurasoengandik urrunduz. Egoera salatzeko lanetan ari dira 'Izadi etxera' plataformako kideak.