
Musikaren bidebazterrak jorratzen ditu Gertrude Noise Meeting jaialdiak
Soinu eta zarata industrialak inguru natural batean. Hori da Gertrude Noise Meeting jaialdiak eskaintzen duena Orozkoko Artiñano etxean. XVII. mendeko jauregian XXI.-eneko musikarik esperimentalena. Aurtengoa formatu txikiko festibal honen hirugarren edizioa izan da dagoeneko. Giro lasai eta lagunartekoa sortzea dute helburu antolatzaileek.