Artekale

'Obabakoak' Stuttgart-en eta 'Barakaldo con Memoria'

Arriaga Antozkiak ekoitzitako eta Calixto Bieito-k 'Obabakoak' antzezlana Stuttgart-eko Antzoki Nazionalean antzeztuko da euskaraz larunbatean. Lander Otaola aktoreak azaldu digu dituen sentipenak honen harira. Gainera, Barakaldoko Alazne Ikastetxeko irakasle Jagoba Alvarezek 'Barakaldo con memoria' izenpean burututako proiektuaren berri eman digu. Naziek esparruetatik pasatako sei barakaldar omendu nahi dituzte.

Artekale: Periko Solabarriaren inguruko dokumentala eta Araba Euskaraz 2019

Armentia Ikastolako zuzendari Agurne Barrusok Araba Euskaraz jaialdia zertarako baliatu nahi duten azaldu du. Helburu nagusia beka sistema propioa osatzeko finantziazioa lortzea dela adierazi du, edozeinek ikastola aukeratu ahal dezan bere umeak hezitzeko. Ander Lopez Ikus-entzunezko komunikazioko ikasle barakaldarrak Periko Solabarriaren eredua helarazteko dokumentala sortu du bere Gradu Amaierako Lan gisa.

Caostica jaialdiak 17. edizioa ospatuko du Bilbon

2003. urtetik ospatzen da Caostica laburmetrai eta bideoklipen jaialdia. Urtero, ikus-entzunezko obrarik transgesoreenak biltzen saiatzen dira antolatzaileak gero eta garrantzi handiagoa hartu duen jaialdi honetan. Nitya Lopez-ek eman dizkigu jaialdiaren zehaztapen guztiak. Bestetik, 'Muga deitzen da pausoa' filmearen zuzendari den Maider Oleagarekin eta 'Zer gertatu zitzaion Ana Garciari?' antzezlaneko Aritz Mendiola aktorearekin bildu gara haien lanetaz gehiago jakiteko.
hamaika telebista

Image