Artekale

'Ezpatadantza' eta 'VMME SAHAR' diskoak, Homeless Film festival eta Oier Zuñiga

Durangoko Azoka hurbildu ahala, hainbat disko argitaratzen dira Euskal Herrian, horietako bi, Zazkel eta Aizkora Zorroztu taldeen 'Ezpatadantza' eta Maisah MC-ren 'VMME SAHAR' , dakar gaurko saioak. Gainera, Oier Zuñiga aurtengo Azokako kartelaren egilearekin eta Homeless Film festival jaialdia antolatzen duen Bizitegi elkarteko kide batekin izan gara.

Adolfo Martín "Arri" artistaren erakusketa antolatu du Oroituz elkarteak

Azaro osoan zehar, abenduaren 1era arte, ikusgai egongo da Portugaleteko Salazar dorrean. Bermeon jaio bazen ere, ezkerraldeko herri honekiko lotura estua du Arrik, bertakoak ziren bere gurasoak eta bertan bizi izan da luzaroan. Orain, bere obra asko bildu ditu Oroituz elkarte memorialistak, Frankismoak isilarazitako artisten erakusketen zikloaren baitan.
hamaika telebista

Image