Artekale

Zinegoak 17, Filmin euskaraz eta 'Birritan bortxatua' antzezlana

Zinemak hartuko du aste honetako saioaren gehiengoa. Filmin streaming plataformak euskarazko atala ireki du eta horretaz aritu gara Urtzi Urkizu kazetariarekin. Gainera, datorren astelehenean abiatuko den Zinegoak jaialdiko antolatzaileekin ere izan gara eta Aldatzen laguntzen konpainiaren Birritan bortxatua antzezlanaren aurkezpenean.

Terry Jones, Ilbeltza, Gladysen leihoa eta Bizkaiko sagardoa

Terry Jones Monty Python taldeko kidea zendu da aste honetan, Life of Brian film mitikoaren zuzendaria, besteak beste. Bere ibilbidea errepasatu dugu. Horrekin batera, Baztango euskal nobela beltzaren jaialdia, (h)Ilbeltza; Euskal Herriko nuklearren aurkako mugimenduari buruzko dokumentala, 'Ez eskerrik asko. Gladysen leihoa'; Bizkaiko txotx garaiaren irekiera eta Bilboko Arte Ederren museoko lanen berritzeaz aritu gara gaurkoan.

"Ikimilikiliklik" antzezlana, Udane Juaristi eta Maite Mutuberria

Arteak hartuko du lekurik garrantzitsuena gaurko saioan. Maite Mutuberria ilustratzailearekin izan gara "Joemak eta polasak" lanaz hitz egiten, non Iñigo Astizen poesia marrazki bilakatu duen. Bestetik, Udane Juaristi artista azkoitiarraren mural bat sartu du StreetArt360 atariak 2019ko 100 onenen artean. Albisteak ezustean harrapatu zuen Juaristi eta ez zuen espero hartu duen oihartzuna. Lana Oviedoko Parees jaialdirako gauzatu zuen irailean. Antzerkiak ere lekua tokia izan du. Marie de Jongh konpainiaren "Ikimilikiliklik" antzezlana aurkeztu dute. Arriaga Antzokian estreinatuko da urtarrilaren 21 eta 22an, ostean Euskal Herrian zehar bira abiatzeko. Lehen aldia da konpainiak testua erabiltzen duela.
hamaika telebista

Image