Ume eta familiek aisialdian euskaraz aritzeko helburua duen Ikusi eta Ikasi programak, ikuskizunak, tailerrak eta abar antolatu ditu apirilaren 27tik maiatzaren 16ra bitartean. www.ikusietaikasi.eus atarian egongo dira ikusgai.
Gizartea astindu duen Koronabirusak kultur emankizunetan ere izan du bere eragina. Emanaldi ugari ari dira momenturo bertan behera geratzen. Hala ere, Loraldia abiatu da Bilboko Arriaga Antzokian, ez ohiko egoeran eta neurri berrien esperoan bada ere. Horrekin batera, "Virgenes o putas" liburuaren idazle den Amaia Nausiarekin solastu gara gaurko saiorako.
Duela 10 urte sortu zuen Iñaki Ziarrustak Atx antzerki konpainia, soilik euskarazko lanak egiteko erabaki irmoarekin. Horrek oztopo ugari jarri dizkio bidean taldeari eta, beste faktore askoren artean, politikarien utzikeriak sektorean duen eragina nabarmendu du sortzaileak.
Soinu eta zarata industrialak inguru natural batean. Hori da Gertrude Noise Meeting jaialdiak eskaintzen duena Orozkoko Artiñano etxean. XVII. mendeko jauregian XXI.-eneko musikarik esperimentalena. Aurtengoa formatu txikiko festibal honen hirugarren edizioa izan da dagoeneko. Giro lasai eta lagunartekoa sortzea dute helburu antolatzaileek.
Euskal antzerkiaren sektorea aztaregai aste honetan Artekalen. Gainera, Gertrude Noise Meeting musika esperimental jaialdia, Van Gogh artistaren erakusketa multisentsioriala, Macho Man erakusketa eta gehiago...
Iñaki Ziarrusta konpainiako kideak sorpresaz eta poztasun handiz hartu dutela azpimarratu du, sektorean oso preziatua den aintzatespena baita. ATX konpainiaren lehen umorezko lana da “7ak bat”, 7 bekatu nagusiak, frankenstein eleberriaren imaginarioa eta emakumeen aldarrikapenak uztartzen dituen “punki komedia feminista” gisa definitu du egileak.
Zinemak hartuko du aste honetako saioaren gehiengoa. Filmin streaming plataformak euskarazko atala ireki du eta horretaz aritu gara Urtzi Urkizu kazetariarekin. Gainera, datorren astelehenean abiatuko den Zinegoak jaialdiko antolatzaileekin ere izan gara eta Aldatzen laguntzen konpainiaren Birritan bortxatua antzezlanaren aurkezpenean.