Artekale

Plateruena, Quino, Loraldia eta ArteDrama Euskal Laborategia

Plateruena aretoaren itxierak eta Quino marrazkigilearen heriotzak kolpatu dute kultutgintza aste honetan, baina denak ez dira albiste txarrak. Loraldia jaialdiak udazkenean berreskuratu du martxoak eskaini behar zuen programazioa eta ArteDrama Euskal Laborategiak ere 15 urtez Aulestin antolatutako jardunaldiak garatu ahal izan ditu aurten ere.

#Inktober traolak sareak beteko ditu urrian zehar

Egunotan uholde bat bezala hartuko ditu sareak #Inktober traolak eta horren atzean, milaka marrazkigile eta diseinatzaileren lanak partekatuko dira, urriaren lehenengotik 31ra bitartean. Jake Parker artista grafikoak sortu eta bultzatutako erronkak arrakasta izugarria lortu du mundu osoan eta hainbat euskal artistak ere hartzen dute parte urtero.

Kabaretarien lana gaueko tabernetako girotik aterako dute Yogurinha Borovak eta Ibai Fresnedok 'Txorimalo' ikuskizunaren bitartez

Sexu askapenaren eta LGTBI kolektiboaren aldarrikapenei bide eman dieten Ibai Fresnedo ekintzaileak eta Yogurinha Borova artistak indarrak batu dituzte “Txorimalo: Normalaren Uxatzaile” ikuskizunaren sorreran. Urriaren 20tik 23ra bitartean lau emanaldi eskainiko dituzte Aldama Fabre Gallery aretoan. Hain zuzen, Drag kultura gaueko aisialdiaren testuingurutik atera eta galeria batean eskaintzea izan da Yogurinha Borovaren helburua proiektuaren sorreran eta hausnarketarako eta eztabaidarako tarteari irekiko dio ikuskizunak.

Pabellon 6-k ateak ireki ditu itxialdia igarota

Betitxe Saitua Pabellon 6 aretoaren lantaldeko kidea izango da denboraldiko azken Artekaleko protagonista. Horrekin batera, luzaroan itxita egon ostean berriz ireki da ere "Van Gogh alive" erakusketa multisentsoriala Iruñeko Valuarte jauregian eta, azkenik, Bilboko Euskal Museoaren berritzea diseinatuko duten arkitektoak aukeratu dituzte: Antonio Vaillo eta Juan Luis Irigarai.

Xabier Leteren ibilbidea aztertu du Alex Gurrutxagak

'Xabier Lete: Aberriaren poeta kantaria' lana ondu du Alex Gurrutxagak gure herriko sortzaile handienetarikoaren ibilbidea aztertu eta zabaltzeko. "Poeta, kantari eta intelektuala" izan zela adierazi du eta hala, hiru zatitan banatu du bere saiakera. Gainera, aste honetan, Jon Maiaren "bihar" manifestutik sortutako mundu mailako mugimenduaz arituko gara, baita kultura sektorean azkenaldian sortutako kolektiboez eta antolatutako mobilizazioez.

Alex Gurrutxaga: “Jende askok, edozein dela ere bere ideologia, bat egiten du askotan Leterekin, hainbat belaunaldiri hitza eman zielako”

'Xabier Lete: Aberriaren poeta kantaria' lana ondu du Alex Gurrutxagak gure herriko sortzaile handienetarikoaren ibilbidea aztertu eta zabaltzeko. "Poeta, kantari eta intelektuala" izan zela adierazi du eta hala, hiru zatitan banatu du bere saiakera.
hamaika telebista

Image