Image

Artekale

Gotzon Barandiaran sorkuntzaz; euskal antzerki topaketak; literatura eta "Agustin Ibarrola, naturalki" erakusketa

Gotzon Barandiaran idazle eta kulturgilea izango dugu gaurko saioko protagonista. Pandemiak sorkuntzan izan duen eraginaz, sektorearen egoera emozional zein ekonomikoaz eta beste hainbat gaiez hausnartu dugu sakon eta zabal. Hausnarketa horiek eta gehiago partekatu ditu idazleak gurean baina ez da, noski, aste honetan saioak dakarren bakarra.

Kai Nakai: "Estereotipo asko egon dira reggaetoiarekin eta egia da matxista izan dela, baina aldatzen ari da"

Bere hirugarren singlea kaleratu berritan egin dugu Kai Nakai abeslariarekin hitzordua. Reggaetoia, euskara eta feminismoa oinarri dituen proiektua sortu du Iratxe Aguilera gasteiztarrak iazko Durangoko Azokaren sormen bekak lagunduta. Aurki diskoa emango du argitara eta zuzeneko ikusgarria prestatzen dabil ere, Fruizeko Gaua estudioan.

Plateruena, Quino, Loraldia eta ArteDrama Euskal Laborategia

Plateruena aretoaren itxierak eta Quino marrazkigilearen heriotzak kolpatu dute kultutgintza aste honetan, baina denak ez dira albiste txarrak. Loraldia jaialdiak udazkenean berreskuratu du martxoak eskaini behar zuen programazioa eta ArteDrama Euskal Laborategiak ere 15 urtez Aulestin antolatutako jardunaldiak garatu ahal izan ditu aurten ere.

#Inktober traolak sareak beteko ditu urrian zehar

Egunotan uholde bat bezala hartuko ditu sareak #Inktober traolak eta horren atzean, milaka marrazkigile eta diseinatzaileren lanak partekatuko dira, urriaren lehenengotik 31ra bitartean. Jake Parker artista grafikoak sortu eta bultzatutako erronkak arrakasta izugarria lortu du mundu osoan eta hainbat euskal artistak ere hartzen dute parte urtero.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image