Artekale

Barricadako 'Boni'-ri buruz egin dugu berba Roberto Moso Zaramako abeslariarekin

Ahotsa galtzera eraman zuen eztarriko minbiziak hil du Boni eta astindu ederra jaso dute zale eta lagun askok. Garai hartan Barricadarekin harreman zuzena izan zuen Roberto Moso-rekin egin dugu hitzordua, Zarama taldeko abeslariarekin. Garaikoa oroitu du Mosok eta musika ordutik hona zenbateraino aldatu den aztertu ere. Bestelakoak ere jorratuko ditugu urteko lehen Artekale honetan.

Kafe Antzokiaren 25. urteurrena, Sormene jaialdia eta Luze edo Motz ikuskizuna

1995eko abenduaren 15ean ireki zituen ateak Bizkaiko hiriburuko euskalgintzarako arnasgune bilakatu den Kafe Antzokiak. Ordutik, 7.200 ekitalditik gora antolatu dituzte bertan, kontzertuak eta bestelako ikuskizunak, esaterako. Sormene Galdakaoko sortzaileen plazara hurbildu gara aste honetan. Astelehenetik da martxan jaialdi berria eta asteartean, Imanol Epelde irakasle, blogari, idazle eta musikariak literatura tailerra eskaini zien goizez Galdakaoko ikasleei. Horretaz gain, Mirari Martiarenarekin hitz egin dugu 'Luze edo motz' ikuskizunari buruz.

Ikusi Artekale saio guztiak hemen

Durangoko Azoka, Galdakaoko Sormene jaialdia eta Tracking Bilbao

Aste honetako Artekalen, ezinbestean, Durangora begira jarriko gara liburu eta disko azokaren 55. edizioa bukatu berritan. Horrekin batera, kulturari plazak eskaintzeko ekinean diharduten beste zenbait eragilerekin bildu gara aste honetako osatzeko. Alde batetik, Galdakaoko Sormene jaialdiaren aurkezpenean izan ginen, bestetik, Tracking Bilbao jaialdiko antolatzaileekin bildu gara ere. Igandean abiatuta kultura digitalaren jaialdiaren 8 edizioa ospatuko da.

Artekale saio guztiak ikus ditzakezue hemen.

Igandean hasiko dira Caostica elkarteak antolatutako Tracking Bilbao jardunaldiak

Kultura digitalaren jaialdiak hainbat ekitaldi antolatu ditu abenduaren 13tik 19ra bitartean Bilborock, BBK Aretoan eta Sarean espazioan. Besteak beste, hiztaldiak, mahainguruak, telesailen estreinaldiak, bakarrizketak eta kontzertuak programatu ohi dituzte Tracking-en eta aurten, pandemiak lana zaildu badie ere, proposamenari eutsi diote. Hemen ikus dezakezu Artekale saioa osorik.

Bernardo Atxagaren "Ate Pank eta Ate Punki", Jokoteknia, "Amaren Intxaurrak" eta gehiago

Bernardo Atxaga idazlea izango dugu aste honetako Artekale saioko protagonista. Asteasuarrak bere azken eleberria argitaratu eta urtebete ingurura, haurrei zuzendutako Ate Pank eta Ate Punki ipuina kaleratu berri du. Beste hainbat gai ere biltzen ditu gaurkoak; besteak beste, Jokoteknia euskal bideojokoen jardunaldiaren hirugarren ediziora bertaratu ginen. Halaber, Pirritx Porrotx eta Marimototsen Amaren Intxaurrak proiektua, Iruñean ikusgai dagoen Afrotopia erakusketa eta Gaztezulok argitaratutako Kantu eskukadak ilustrazio liburua ere aurkeztuko dizkizuegu.

hamaika telebista

Image