Artekale

Juanmi Gutierrez zinegilea zendu da 73 urte zituela

Dokumentalgintzan espezializatua, dozenaka lan burutu ditu Errenteriako zinegileak. Beti gai sozialei helduta, laburmetrai zein lan luzeetan, "ezezagunak diren errealitateei ateak irekitzeko" helburuaz aritu da Gutierrez, bere hitzetan. Euskal zinemaren komunitateak doluminak agertu dizkio familiari eta azken egurra eman nahi izan diote, besteak beste, bere ikasle izan zen Jon Garañok edota Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinosek.

'Another day of life' eta Zinegoak 16

Zinema izango da protagonista nagusia gaurko saioan. 'Another day of life' animazioko filma zinema aretoetara itzuli da Goya saria irabazi ostean. Bestalde, Zinegoak Bilboko GayLesbiTrans zinema eta arte eszenikoen nazioarteko jaialdiaren 16. edizioa izango dugu hizpide. Korrika kulturalaren aurkezpena eta Hilbeltza literatura bekaren lehen irabazlearen obra, 'Kezko bola batek itota birikak'.

Bosgarren edizioa du aurten 40 Minutu Rock jaialdiak

Durangoko Landako gunean ospatuko da urtero bezala, baina zifra borobila dela baliatuta egitarau berezia prestatu dute antolatzaileek. Lehenengo aldiz bi egun hartuko ditu, otsailaren 22 eta 23. Helburua, gazteetntzako jai giroaz harago doan jaialdia dela frogatzea da eta horretarako, umeentzako zein helduentzako jarduerak prestatu dituzte ostiralean, hilak 22.

7Katu Gaztetxeak astebeteko programa zabalaz ospatu du bere 12. urteurrena

Bilboko alde zaharreko 7 Katu Gaztetxea hamabigarren urteurrena ospatzen ari da aste honetan. 2007tik hona aldaketa sakonak jaso ditu asanbladak, eta horrekin batera gaztetxeak, eta aste osoan zehar aldaketa horiek islatu nahi izan dituzte egitarau zabal batean. Denetarik antolatu dutela diote gaztetxeko kideek, adin guztietarako eta, jaiaz harago, eztabaidarako tartea zabaltzea irekitzeko helburu argia dute. Urte oso baten lana astebetean laburbilduko du ospakizunak.
hamaika telebista

Image