11 tokitan

Aietetik etorkizunera so!

Udaberriari agur esatearekin, normaltasun berria datorkigu. Aieten, iraganetik etorkizunari so egin diogu, suaren inguruan dantza egin dezagun. Lorea Agirre, Aitziber Blanco eta Maialen Olabe izan ditugu gurekin, eta Nekatur elkartean, Adinberri egitasmoa eta San Juan gaua ere ezagutu ditugu. Gurekin txangoa egin nahi al duzue? Hemen duzue 11 tokitan Aietetik!

Gipuzkoako hego-ekialdeko eskualde menditsu eta industrialdean izan gara, Goierrin

Goierri ezagutu nahian, Beasainen, Igartza Jauregian egon gara, Bertan, hartu gaituzte, Ataungo Jentilbaratza eta Ordiziako Kimetz elkarteko kideek eta baita Zegama- Aizkorriko antolatzaileek ere. Igartza, Goierriko lehen industriagunea izan zen, gaur industria zertan den jakiteko Goierri Valley ezagutzera joan gara.

Tolosan geratu gara gaurkoan, Gipuzkoako hiriburu izandakoan

Gipuzkoan herri gehien dituen eskualdea izanik Tolosaldeak asko du ezagutzeko. Oraingoan @TOPICTOLOSA Txotxongiloen etxean egon gara Enkarni Genua handiarekin, @eiderolazar Eider Olazar Elduaienek herri txiki batean bizitzea zer den kontatu digu, Targazki argazkilarien elkartea ezagutu dugu eta Mahala baserrian ere izan gara @MahalaNaturala

Aietetik etorkizunera so!

Udaberriari agur esatearekin, normaltasun berria datorkigu. Aieten, iraganetik etorkizunari so egin diogu, suaren inguruan dantza egin dezagun. Lorea Agirre, Aitziber Blanco eta Maialen Olabe izan ditugu gurekin, eta Nekatur elkartean, Adinberri egitasmoa eta San Juan gaua ere ezagutu ditugu. Gurekin txangoa egin nahi al duzue? Hemen duzue 11 tokitan Aietetik!
hamaika telebista

Image