Image

Saioak

'Natura suntsituz ezin da herria eraiki!' lelopean, AHTaren aurka bildu dira Ataunen

Lakuntzatik Ezkiora joan daitekeen korridorea egiteko zundaketa lanekin hasi dira Aralarren. Bigarren aukera bat ere bada mahaigainean, Iruñetik Gasteizera joango litzatekeena eta Arkaitz Los Arcos Sakanako Trenaren Aldeko Plataformako kideak esan digu zati horretan ere zundaketa lanak egin nahian dabiltzala.

Munduko Bankuaren bilera egiten ari dira egunotan Barakaldoko BECen

Nazioarteko hainbat erakunde pribatu eta publiko elkartu dira bertan klima larrialdiaren inguruan eztabaidatzeko. Karbono emisioen %23 bakarrik daudela zergapetuta azaldu dute lehen egunean.

Eskubide Sozialen Gutunak, EH Kapitalari Plantok eta Jauzi Ekosoziala plataformak protestak deitu dituzte. Lapurretak, txirotze prozesuak eta klima larrialdiaren eragileak finantzatu dituela salatzen dute. Bankuak bere jarduna “berdez tindatzeko” antolaturiko konferentzia bat dela diote.

Banku Mundialak aldaketa klimatikoa finantzatzen duela salatzeko protesta egin dute Bilbon

Adierazi dute korporazioen menpeko erakundea izanik ezin dela izan transizio ekosoziala egiteko bidaide. Eta hala, negozio berdeko nitxo bat sortzeko helburua baino ez duela. Izan ere, klima larrialdiaz eztabaidatzeko Munduko Bankuaren bilera egiten izan dira egunotan BECen.

Aldundiak baztertu egin du Urumeako ibilguaren bide-sarea hondamendi eremu izendatzea

Larunbatean kalte handiak jasan zituen inguruak. Hiru ordutan 242 litro metro koadroko neurtu ziren. Urumea ibarreko errepide-sarea normaltasunera itzultzeko jarduketa berrienak egin ondoren, Foru Gobernuak udal arduradunei jakinarazi die kalteak izan direla, baina kalteak ez direla hondamendi eremu baten eskaerari erantzuteko bezain garrantzitsuak.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image