
Saioak
Larunbatean, 20:00etan, Hamaika Telebistan eta hamaika.eus-en.
1.080 euroko pentsioa exijitzeko beste urrats bat eman dute pentsiodunek. Hiru eguneko martxa antolatu dute, Agurandik, Bilbotik eta Bergatarik irten ziren ehunka pentsiodun, eta Gasteizen bat egin dute guztiek. Hala, Arabako hiriburuan protesta egin dute 1.080 eurorainoko gutxieneko pentsioa Jaurlaritzak osatzea eskatzeko.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako pentsiodunen mugimenduko kideek protesta egin dute Gasteizen. Euskal Herriko hainbat tokitatik etorritako 1.200 pentsiodunek baino gehiagok manifestazioa egin dute Gasteizko kaleetan zehar. Bada, pentsiodunek 1080 eurorainoko osagarria ezartzea eskatu diete Gasteizko Legebiltzarreko talde politikoei.
Iruñeko Gurutze enparantzan UPNk egin nahi duen aparkalekua zer errana ematen ari da Iruindarren eta zabalduneko bizizaleen artean. Parkinga egiteko plazako zuhaitzak moztu beharko dira eta obrek ere, izango dituzten kalte eraginaz ohartarazi dute auzokide eta merkatariek.