Image

Saioak

Aldi baterako 130 langile behin betiko kontratatzera behartu dute CAF

LAB sindikatuak apirilaren 25ean jarritako salaketari arrazoia eman dio Lan Ikuskaritzak. LABen ustez, CAF ekoizpenaren baldintzapeko behin-behineko kontratuen “iruzurrezko erabilera” egiten ari zen. Sindikatuaren arabera, CAFen egiten diren behin-behineko kontratuak “guztiz aurreikus daitezkeen lanak gauzatzeko dira”.

130 langile horiez gain, sindikatuak dio CAFen zuzendaritzak finko egin beharko dituela gainerako kontratu irregularrak dituzten langileak.

Baionako Lesseps kaian eraikin bat okupatzen duen Maurizia proiektua kanporatze arriskuan dago

Uxerra maiatzaren 25ean joan zen bertara, Baionako auzitegiak izenpetutako kanporatze agindu batekin. Baionako auzapeza eta EPFLko kideak elkarrizketa saiakerei entzungor egin izana adierazi dute. “Prozedura akastzat” eta “traiziotzat” jo dute gertatutakoa. Horrez gain, Baionako Hiriak eraikinarentzat aurreikusia duen patua deitoratu dute. Izan ere, Plateau Urbain “hirigintza iragankorreko” kooperatibak esku hartuko luke.

'Laminosine' ikusgarria eskainiko du 'Banda Zabala' saioak

Euskal mitologian murgil gaitezen Oztibarreko 13 dantzari gazteen sorkuntzarekin. Bunuztar Xoriak taldeak asmaturik, Fanny Marmayou, Jokin Irungarai, Joana eta Jenofa Erdoazintzi-Etxart taula zuzendaritzan, dantzariek, bakotxak gure baitan ditugun alde ilun eta argitsuak galdezketatzen dituzte, gaurregungo basajaun eta laminak biziaraziz.

Larunbatean, 20:00etan, Hamaika Telebistan eta hamaika.eus-en.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image