Image

Saioak

Izaskun Urkijo Alijo: “Bizitza honetan norbera da bere sorkuntza lanik handiena”

Errementari eta Irati filmetan aritu da buru-belarri nebarekin ekipoan, baina beste askotako zuzendari artistikoa da Izaskun Urkijo Alijo eta izango da. Tartean dira Nora edo 20 mila espezie erle besteren artean. Gasteiztarrarekin luze hitz egin dugu, bizitzaz: “Garrantzitsuena norbere burua kokatua eta baloratua sentitzea da”. Denok dugu norbere argia. Ikusi beharrekoa. Hori da erronka handiena bizitza honetan.  Denak gara desberdinak bakoitzak behar duena egin behar du. Eta norbere burua entzun. Eta, nire burua entzuten jarraitu nahi nuke nire bidea egiteko”. Alfonbra gorrian barrena ikusten dugu Izaskun bere bizipenenez beteriko motxilarekin. Txukun bilduta, gogoko duen eran.

EH Bildu nagusitu da Gasteizen, zazpi zinegotzirekin

Bigarren indarra da PSE-EE izan da, sei zinegotzirekin. Elkarrekin Podemosek bi ordezkari izango ditu Gasteizen. EAJk irabazi ditu bozkak Arabako Batzar Nagusietan, baina botoetan eta batzarkide kopuruan atzera eginda. PSE-EE da hirugarren, ordezkari bat galduta (9), eta PPrekin batzarkide kopuruan berdinduta (+1).

Michelinen Gasteizko lantegiko greba egunak atzeratu dituzte

Ekainaren 5ean, 7an, 10ean eta 12an izango dira. Asteartean elkarretaratzea eta manifestazioa egingo dituzte.

Michelinek Gasteizen duen lantegiko enpresa batzordeak iragarri du ez dituela babesten ELA, LAB, CGT eta ESK sindikatuek deitutako greba eta mobilizazioak. Sindikatu horiek enpresa-batzordearen % 40 inguru ordezkatzen dute, eta lau eguneko grebarako eta hainbat mobilizaziorako deialdia egin zuten, lan hitzarmenaren negoziazioa dela eta.

Sindikatuak ez datoz bat proposamenarekin KPIrekin lotzen ez diren soldata-igoerei dagokienez, eta lanaldia murriztea edo behin-behinekotasuna murriztea ere eskatzen dute.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image