Image

Saioak

"Tolosan gai sensible batzuk egon dira eta gure jarrerak gehiengo zabal batekin bat egin du"

Hauteskunde emaitzak jada zenbatuta, aldaketa batzuk izan dira hainbat udalerritan. Esaterako, Tolosan EH Bilduk irabazi du; azken zortzi urteetan EAJ egon da. Koalizio abertzaleak gehiengo osoa lortu du. Hamazazpitik bederatzi zinegotzi eskuratu ditu. EAJri kendu dizkio irabazitako eserlekuak. PSE-EEK egun duenari eutsiko dio. Andu Martinez de Rituerto Tolosako EH Bilduren alkategaiarekin izan gara.

Iraia Oiarzabal, Garako kazetaria: “Alderdi jeltzaleak azken legegintzaldian izandako ibilbideari nolabaiteko zigorra jarri diote”

EH Bilduk aurrea hartu dio EAJri Gipuzkoan. Maddalen Iriartek irabazi ditu bozkak, 22 eserleku eskuratuta Batzar Nagusietan, 2019an baino bost batzarkide gehiago. Ezker abertzaleko koalizioak botoen % 36,64 eskuratu ditu; horrenbestez, hobetu egin ditu 2011ko datuak.Bigarren lekuan, botoen % 32,64rekin, EAJ geratu da. Eider Mendoza jeltzalearen hautagaitzak 17 eserleku eskuratu ditu, orain lau urte baino hiru gutxiago. Gipuzkoako eta Donostiako analisia Iraia Oiarzabal Garako kazetariak egin digu.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image