EHZ jaialdiaren erreportaje ederra prestatu dugu
Promozioak
30. Euskal Herria Zuzenean jaialdia ospatu da asteburuan Arberatzen. Eguzkitsu eta bero hasi zen festibala, baina igandean ekaitza lehertu eta bertan behera geratu ziren kontzertuak.
Jaialdiko irudi onenekin eta hainbat musikariri egindako elkarrizketekin landutako erreportaje ederra prestatu dugu, hiru egunetan bizitakoaren lagin gisa. Anestesia, Bele, RTZ Kolektiboa, Dena, Gaizka Chamizo eta Bi Zaldi, Bide Bakarra, Niña Coyote eta Chica Tornado, Merina Gris eta Jonkass musikariekin hitz egiteko tartea izan dugu EHZ jaialdiaz, bertan jotzearen garrantziaz eta eskainitako emanaldiaz.
Asteartetik saioa ikusgai hamaika.eus eta Youtuben.