'Bideak' dokumentala emitituko dugu asteburuan Hamaikan
Promozioak
Gazta bat soinean, Nafarroako mendietan barrena erronka batean murgilduko da Aritz Ganboa artzaina, bere arbasoen herriak lotzeko: Sakanako Arruazu eta Erronkariko Izaba, 170 km luze eta 9000 metroko goranzko desnibela duen bide-lerroa. Artzaintza ardatz hartuta, ibilbide horretan hamaika ahots eta lekukotza jasoko ditu, helburu bera dutenak: landa eremua eta kultura balioestea eta landa eremu bizi bat aldarrikatzea, hiriaren eta landa eremuaren arteko zubiak eraikiz.
Ostiralean, larunbatean eta igandean, 22:00etan, ez galdu dokumentala Hamaikan.

















