AIMARZ musikaria ezagutuko dugu aste honetako Musika Zuzenean saioan
Promozioak
Aste honetako Musika Zuzenean TB saioko protagonista AIMARZ izango da. Hogei urte besterik ez ditu eta dagoeneko lortu du toki bat gure musika eszenan. Elektronikatik abiatuta, askotariko doinuak lantzen ditu, koloretsuak eta dantzagarriak. Pasa den neguan ‘Z’ diskoa kaleratu zuen, eta laster ‘Txorterriko jaiak’ EP txikia zintzilikatuko du sarean, Kilikirekin elkarlanean.
Ostegunean 22:00etan saioa ikusgai hamaika.eus eta Youtuben.

















