Skip to main content

Azaroaren 9an zuzeneko berezia egingo dugu 11:00etatik aurrera Lurramatik

Prentsa oharrak

2025eko azaroaren 3an, Donostian

Azaroaren 7, 8 eta 9an LURRAMA tokiko laborantza herrikoi eta solidarioa sustatzeko azoka izango da Miarritzeko Irati erakustazokan, eta Euskal Herriko hainbat hedabidek elkarlanean zuzeneko emankizuna egingo dugu azaroaren 9an, igandean, 11:00etan. Udane Arbeok (Hamaika) eta Pantxika Maitiak (Kanaldude) aurkeztuko dute saioa eta bi gonbidatu izango dituzte lagun.

20.edizioa ospatuko du aurten Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG) antolatzen duen azokak, eta ‘Bihar ere laborari’ leloa aukeratu dute aurten. Erreleboaz eta Euskal Herriko laborantzaren etorkizunaz hausnartuko dute, besteak beste, antolatutako hitzaldietan.

Aurtengo herrialde gonbidatua Euskal Herria da, eta lehen aldiz Euskal Herriko zazpi probintziatako laborarien topagunea izango da. Horregatik zazpi hedabide elkarlanean arituko gara saioan: Hamaika, Kanaldude telebista, Aiurri hedabideak, Anboto telebista, Goiena telebista, Oizmendi telebista eta Goierri irrati telebista. Zuzeneko giroaren berri emateaz gain, Euskal Herriko tokiko telebistekin elkarlanean hainbat erreportaje eskainiko ditugu Euskal Herriko laborantzaren egoeraren irudia osatu asmoz.

 

Deskargatu prentsa oharra

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista