Tolosako Inauterietako txupinazoa zuzenean Hamaika Telebistan

Prentsa oharrak
2025eko otsailaren 24an, Donostian
Otsailaren 27an, 2025eko Tolosako Inauteriei hasiera emango dien txupinazoa zuzenean jarraitu
ahal izango da Hamaika Telebistan.
11:15etatik aurrera egongo da aukera Tolosako Plaza Zaharreko giroa jarraitu eta zuzenean
ikusteko. Ordubeteko saio berezia izango da eta txupinazoa ez ezik, Kabi-Alairen pregoia
entzuteko aukera ere izango da.
Tolosaldeko Atariak, 28 Kanalak eta Tolosako Udalak ekoitziko dute zuzenekoa eta Hamaika
Telebistan egongo da ikusgai, baita www.hamaika.eus/zuzenean webgunean ere.






















