Skip to main content

Hamaikan emitituko dugu Sare Herritarrak deituriko manifestazioa

Prentsa oharrak

2025eko urtarrilaren 9a, Donostian


Urtarrilaren 11n, Sare Herritarrak antolaturiko manifestazioari buruzko saio berezia
egingo dugu Hamaika Telebistan. Arratsaldeko 16:30ean hasiko da saioa eta
mobilizazioa amaitu arte ikusi ahal izango da zuzenekoa, 19:00ak inguru arte.

Behin betiko lelopean, Sare Herritarrak manifestazioa deitu du urtarrilak 11rako Bilbon.
17:00etan La Casillan hasiko da mobilizazioa eta Bilboko Udalean amaituko da.
Horretaz gain, goizetik Bilboko Alde Zaharrean, trikitilariak, dultzaineroak, erraldoiak
eta buruhandiak izango dira aldarrikapena eta festa uztartuz.

Hiru orduko emanaldian, solasaldia izango da platoan. Ekhiñe Atorrasagastik
aurkeztuko du saioa eta bi analista gonbidatuk hartuko dute parte. Gainera, kazetariak
Bilboko kaleetan ibiliko dira zuzeneko konexioak eginez eta kaleko giroa jasoz.

Zuzeneko saioa LTD bidez eta kable bitartez ikusteaz
gain, Hamaika.eus/zuzenean helbidean ikusi ahalko da, baita Android TBrako aplikazio
bidez ere.

 

Deskargatu prentsa oharra

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista