Ainhoa Jauregi izango da Hamaika Telebistako zuzendari berria

Prentsa oharrak
2024ko urriaren 7a, Donostian
Ainhoa Jauregik hartuko du Hamaika Telebistako lekukoa. Orain arte eta Hamaika
Telebistaren sorreratik Iñaki Uria izan da zuzendari nagusia. Hemendik aurrera
Hamaika Telebistak zuzendaritza lantalde gazte, berri eta eraldatzailea izango du:
Ainhoa Jauregi zuzendari berriarekin batera Maddi Mochales digitalizazio arduraduna
eta Onintza Alustiza finantza arduraduna egongo dira lehenengo ilaran.
Zuzendaritza berriak garai berriekin batera egokituko den hedabide bat gidatuko du.
Eremu digitalaren gorakadari helduz, baina telebistako kontsumoaz ahaztu gabe, ekoitzi
eta sortuko diren edukiak plataforma berrietara zuzenduko dira. Horrela, gazteei
aktualitatea eta entretenimentua euskaraz kontsumitu ahal izateko tresnak eskainiko
zaizkie. Zuzendaritza aldaketa Hamaika Telebistaren eta garai berri baten mugarri
izango da.
Iñaki Uriaren ibilbide luzea
2006an Hamaika Telebista sortu zenetik Iñaki Uria izan da zuzendari nagusia. Gaztea
zenetik bere bizi osoa euskalgintzari eskaini dio. Argia aldizkarian eman zituen
lehenengo urratsak eta ondoren Euskaldunon Egunkariaren sortzaileetako bat ere izan
zen.






















