Mundua

All Stories

Sei puntuko magnitudea izan duen lurrikarak jo du gaur Kretako uhartea

Atzo Albanian izandako lurrikara batek 20 hildako eta 600 zuritu baino gehiago utzi ditueta agintariek desagertuen kopurua ez dela oso zehatza adierazi dute. Gaur lurrikara berri batek Kretako uhartea jo du, Albaniakoan ez bezala, oaingoan ez dira hildakorik ezta zauriturik egon.

Asier Blas: "Txinari dagokio Hong Kongen etorkizun politikoa erabakitzea"

Hong Kongeko protestak ikuspuntu antikolonialistatik aztertu dizkigu Asier Blas nazioarteko analistak. Nazio askapenerako mugimendu abt izatetik urrun, Txinaren aurka egiteko mendebaldeak indartutako mugimendu gisa ulertzen du Blasek Kolonia britainiar izandakoan gertatzen ari dena.

Turismoa kolonizazio arma gisa

Israelgo Gobernua nazioarteko turismoa bultzatzen ari da Zisjordaniako lurralde okupatuetan. Nazioarteko legediaren arabera bertan eraikitako asentamenduak legez kanpokoak diren arren, sarean turismo zerbitzuak eskaintzen dituzten hainbat enpresak normaltasun osoz eskaintzen dituzte eremu horietan kokatutako kanpinak, hotelak, edo turismo esperientziak. Egoera honen aurrean, Palestinako lurralde okupatuetan turismo etikoa bultzatzeko gida bat egin du Israelen aurkako Boikota bultzatzen duen mugimenduak.
hamaika telebista

Image