Mundua

All Stories

Izurritearen kontrola galdu du Indiak

Indian kontrolik gabe ari da hedatzen COVID-19a. Egunean 360.000 positibo baino gehiago atzematen ari dira, Irailean erregistratutako maximoa halako 3. Atzo bertan, munduan atzemandako COVID-19 kasuen %40a Indian atzeman zen. Egoera are kezkagarriagoa da kontutan izanda orain artekoak baino arriskutsuagoa izan daitekeen aldaera bat detektatu dutela gainera.

Madrilgo Erkidegoko hauteskunde kanpaina azken txanpan sartu da

Inkestak argitaratzeko azken eguna da gaur, eta horien arabera Alderdi Popularra izango litzateke irabazle. Ultraeskuineko alderdia laugarren indar politiko izango litzateke, 13 eserlekuko proiekzioarekin. Ezkerreko blokeari dagokionean, PSOEk beheranzko joerarekin jarraitzen du, eta Más Madrid indartuta ateratzen da. Azken egunetan goranzko joera lortu du Unidas Podemosek, eta 10 eserleku lortuko lituzke. Ciudadanos Legebiltzarretik kanpo uzten jarraitzen dute galdeketek.

Madrilgo ezkerreko blokeak estrategia bateratua hartu du faxismoaren aurka

Aurreko ostiralean inflexio puntua izan zen; kargu politikoek, Pablo Iglesiasek, besteak beste, gutun bidezko mehatxuak jaso zituztenean eta VOXek horiek gaitzetsi ez zituenean. Inkesten arabera Díaz Ayusok Vox-en laguntza ezinbestekoa beharko luke Madrilgo Erkidegoko Gobernuaren eraketarako eta jarraipenerako. Honen aurrean, PP eta VOX Gobernutik kanpo mantentzeko helburuarekin masiboki bozkatzera joatea eskatu dute ezkerreko alderdiek.
hamaika telebista

Image