
Mundua
All Stories
Boto emaileen %58,54ren babesarekin irabazi du Macronek. Baina, eskuin muturrak inoizko emaitzarik onena lortu du, botoen %41,46 eskuratuta. Abstentzioa, %28koa izan da, azken 50 urtetako abstentziorik handiena.
Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, parte-hartzea % 72 ingurukoa izan da.
Ipar Euskal Herrian ere Macron nagusitu da, botoen % 65,5 lortuta.
Espioitza egotzita, senideekin eta abokatuekin egon ezinda segitzen du Pablo Gonzalez euskal kazetariak.
Argentinako Rosario hiriko Gernika plazan Zazpiak bat Euskal Etxea bildu zen. Rosario hiria Argentinako banderaren jaioterria bezala ezaguna da eta bere eraikinik ezagunena banderaren monumentua da. Euskal Herriak 2022ko Aberri Eguna ospatuko du apirilaren 17an, bere 90. urteurrena.
Oihana Teyseyre Berriako kazetariak jakinarazi duenez, 15.000 pertsona atera dira kalera Yvan Colonna preso politiko korsikarren egoera salatzeko. Arlesko presondegiko beste preso batek jipoitu zuen Yvan martxoaren 2an, eta geroztik ospitalean dago, koman.Atzoko istiluetan 67 lagun zauritu dira, prefeturaren azken kontaketaren arabera. Egoera lasaitzeko asmoz, Frantziako Barne ministro Gerald Darmanin Korsikara joango da martxoaren 16an, hautetsiekin “elkarrizketa ziklo bat irekitzeko”.
- Krisi-energetikoa eta Ukrainak EBra batzeko egindako eskaria aztertuko dute EBko kideek
- Ane Irazabal: 'Denbora pasa ahala beldurra gero eta handiagoa da gatazkak luze jo dezakeelako'
- 'Bloody Sunday', 50 urte
- Antartikako iceberg handienetako batek 150.000 milioi tona ur askatu du
- Ukrainako gatazka munduko mugimendu militarren gidari
- Kataluniako murgiltze ereduari babes zabala eman diote milaka pertsonek Bartzelonan