
Mundua
All Stories
Covid-19aren izurriteari aurre egiteko ia 900.000 dolarreko plana adostu du AEBetako Kongresuak. Hilabeteak eman dituzte negoziatzen, baina azkenean epea amaitzear zegoela lortu dute akordioa. Gogoratu uneotan AEBetan dituztela kutsatu eta hildako gehien. Johns Hopkins Unibertsitatearen azken datuen arabera, 18 milioi kasu baino gehiago atzeman dituzte oraingoz eta ia 320.000 dira hildakoak.
Negoziatzen jarraitzea erabaki dute berriz ere, enegarren aldiz, Londresek eta Bruselak. Atzo amaitzen zen Europako Parlamentuak negoziaketak amaitzeko ezarritako epea, baina dagoeneko inork ez ditu serio hartzen muga horiek eta benetako epemuga bakarra abenduaren 31 da aspaldidanik.
Nigerian, aske geratu dira Boko Haram talde jihadistak Katsina estatuko (ipar-mendebaldea) eskola batean bahitutako 300 ikasleak. Aminu Bello Masari Katsinako gobernadoreak azpimarratu duenez, askatutakoak bihar eramango dituzte Estatuko hiriburura. Era berean, BBC telebista kate britainiarrean egindako adierazpenetan gaineratu duenez, askatutako 344 pertsonak osasunez ondo daude, eta haur bakar bat ere ez da hil bahitzaileen esku egon diren bitartean.
- Gerra Hotza: Mundua bitan zatitu zuen aroa
- Brexit osterako akordioa errazteko bilera dute Johnsonek eta Von der Leyenek
- Irla batera eraman nahi ditu errefuxiatu Rohinyak Bangladeshek
- Gehiengo osoa gaindituta, aurrekontuak onartu ditu Espainiako Kongresuak
- Kataluniako preso politikoei "lehenbailehen" indultua emateko eskatu du Podemosek
- %40 egingo du gora laguntza humanitarioa behar dutenen kopuruak