Skip to main content

Zerga erreforma bertan behera utzi du Kolonbiako gobernuak protesten ondorioz

Mundua

Kolonbiako Gobernuak bertan behera urtzi du zerga erreforma protesten ondorioz. Apirilaren 15ean aurkeztu zuen kongresuan Ivan Duqueren gobernuak zerga erreformarako proiektua, eta azken lau egunotan eguneroko kontua izan dira protestak eta istiluak Kolonbian. Kolonbiako fiskaltzaren arabera 14 lagun hil dira guztira protestetan.