Skip to main content

Tentsioa itsaso beltzean Errusia eta Erresuma Batuaren artean

Mundua

Errusiako itsas armadak tiroak eta lehergailuak bota ditu itsas armada britainiarraren gerra ontzi baten ingurura ohartarazpen moduan. Itsaso beltzean gertatu da, Krimeako kostatik 10 itsas-miliatara. Hori da behintzat Moskuk dioena. Britainia Handiak, bere aldetik, ukatu egiten du itsas armada errusiarraren aldetik inolako ohartarazpen tirorik jaso izana, eta “Defender” izeneko destruktorea Ukrainaren jurisdikziopeko uretan zegoela dio.

Gogoratu Krimeako penintsula Errusiaren parte dela 2014az geroztik, nahiz eta mendebaldeko lurraldeek ez dioten lur zati horren gaineko kontrola aitortzen.