Skip to main content

Sturgeonek ez du dimititu beharko azkenean Salmonden auzia dela eta

Mundua

Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak parlamentuari gezurra esan ziola ondorioztatu du bertako Holyrood batzordeak. Dena den, beste txosten independente baten arabera lehen ministroak ez zituen arauak hautsi, eta ondorioz ez du dimititu beharrik izango.