Skip to main content

Qatarreko Munduko Txapelketa: lan esplotazioa, gehiegikeriak eta hildakoak

Mundua

Nazioarteko gizonezkoen futbol txapelketa nagusia azaroaren 20tik abenduaren 18ra bitartean izango da Qatarren. Milaka langile estadioak eta gainerako azpiegiturak altxatzeaz arduratu dira, denbora errekorrean, lan-baldintza oso txarretan, gehiegikeriak jasanez eta esplotazioaren biktima.

Erakunde humanitario eta sindikal ugarik salatu dituzte hamabi urte hauetan Qatarreko langileen lan-baldintzak. Euskal Herrian ere hainbat izan dira protestara atera direnak. Qatarren ez dira giza eskubideak errespetatzen, LGBTI kolektiboa jazarria da, emakumeak gutxietsiak eta prentsa-askatasuna ere gaitzesten da. Hala ere, FIFAk nahiago du ezikusiarena egin, eta ekonomiari begira jarri.