Puigdemonten kontrako euroagindua bertan behera utzi du Italiako justiziak

Carles Puigdemonten kontrako euroagindua bertan behera utzi du Italiako justiziak; hala, Sassariko Helegite Auzitegiak baldintzarik gabe aske utzi du.

Beraz, prozedura geldiarazi eta Europar Batasuneko estatu guztietan immunitatea mantentzen du. Epaileak ez dio bide emango Espainiako Auzitegi Gorenak Puigdemonten kontra igorritako euroaginduari, Europako Justizia Auzitegiak Espainiaratze eskariari buruzko arazo aurrejudizialari buruz erabaki artean.

 

 

Zerikusia duten artikuluak

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image