Skip to main content

Poloniak baieztatu du lehertutako misila ukrainarra izatea

Mundua

Tentsioa areagotu da Polonian, haren mugan izandako leherketa batengatik. NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundearen eremuan erori zen, eta bi pertsona hil zituen.

Varsoviak baieztatu du ez dela beharrezkoa izango NATOren IV. artikulua indarrean jartzea. Joe Biden AEBetako presidenteak adierazi du Ukrainaren misil antiaereo bat zela NATOren eremuan eroritakoa eta “ziurrenik” ez zutela Errusiatik jaurti. Errusiak hasieratik ukatu du bere erantzukizuna.