Skip to main content

Pierre Soulages artista zendu da, 102 urterekin

Mundua

Pierre Soulages artista frantziarra, asteazken honetan hil da 102 urte zituela. “Beltzaren margolaria” ere deitzen zioten, kolore horren ardatzean garatu zituen hamaika lan abstrakturengatik.

Frantsesez outrenoir (beltzaz haraindikoa) izendatzen zuen kontzeptua erabiltzen zuen bere lanaz hitz egiteko, iluntasunean datzan argitasuna margotzen zuela azaltzeko. Pinturaz gain, eskultura eta grabatua ere landu zituen.

"Pierre Soulages asteazken honetan hil da, 102 urte zituela", iragarri du bere web orriak mezu labur batean. Handik gutxira, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak hitz batzuk eskaini dizkio margolariari. "Beltzaz haraindi, haren obrak metafora biziak dira, gu guztiongandik itxaropena sortzen dela erakusten dutenak", argitaratu du Macronek Twitterren.