Skip to main content

Parlamentuaren gehiengoaren babesa mantenduko du Mexikon Lopez Obradorrek

Mundua

Parlamentuan gehiengoaren babesa izaten jarraituko du Lopez Obrador Mexikoko presidenteak, atzoko hauteskundeetan bere alderdiak eta aliatuek lortutako emaitzei esker. Lurraldean inoiz egindako hauteskunderik handienak izan dira, parlamentuaz gain beste hainbat kargu ere hautatu baitituzte mexikarrek.