Skip to main content

Parisek Ruandako genozidioan izandako ardurak nabarmendu dituzte

Mundua

Frantziar estatuak 1994ko Ruandako tutsien aurkako genozidioan erantzukizunak izan zituela dio kaleratu berri den txosten batek. Honen arabera sarraskiaren egileei babesa eman zien Parisek eta ez zuen ezer egin gertatzen ari zena geldiarazteko.