Skip to main content

Palestinarren aurkako erasoekin jarraituko duela dio Israelek

Mundua

Gazan hildakoak pilatzen jarraitzen du Israelek. Gaur goizean dagoeneko gutxienez 67 ziren estatu sionistaren bonbardaketetan hildako palestinarrak. Gau eta egun, ia etengabeak izaten ari dira ordea Israelgo hegazkinen erasoak, eta oso litekeena da dagoeneko biktima palestinar gehiago izatea. Zaurituak 300dik gora dira. Aldi berean, Gazatik bidalitako suzirien eraginez gutxienez 7 pertsona hil dira Israelen, horietako bat haurra.

Egoera are gehiago okertu daiteke gainera datozen orduetan. Bertako prentsaren arabera litekeena da gaur arratsaldean bertan armada israeldarrak Gazaren aurkako lur bidezko operazio militarrari argi berdea ematea.