Skip to main content

Pablo Gonzalez kazetariak 100 egun daramatza Polonian atxilotuta

Mundua

Pablo Gonzalez euskal kazetariak 100 egun daramatza Polonian espetxeratuta. 100 egun familiarik gabe, konfiantzazko abokaturik gabe, bere burua defendatu ezinik. Inkomunikatuta egon da denbora luzez, “ehun egun galdu dira, eta inork ezin izango dizkio itzuli”, adierazi dute haren senide eta lagunek. Bideo bat ere argitaratu dute, guztia amaitzen denean zer gertatuko ote den galdetzeko.

Oihana Goirienea Pablo Gonzalezen emazteak Hamaika Telebistari adierazi dio, Pablo Gonzalezen egoera ona dela, maiatzaren 31n jaso zuen bere lehen eskutitza.