Skip to main content

Ozeanoen %30 babesteko nazioarteko itun bat adostu dute Nazio Batuen Erakundeko estatu kideek

Mundua

Ozeanoak babesteko aurreko hitzarmena duela 40 urte sinatu zuten. NBEko kideek duela 17 urte hasi zituzten negoziazioak, nazioarteko uretan eremu babestuak sortu eta itsasoko biodibertsitatea bermatzeko.

Ituna ez da oraindik indarrean jarriko, estatuek berretsi behar baitute oraindik, eta, ondoren, hura betearazteko neurriak hartu. 2030erako uren %30 babestea da nazioartearen helburua. Greenpeace GKEaren arabera, helburua bete ahal izateko, urtero 11 milioi kilometro koadro babestu beharko lirateke.